Plastika 3. zikloan - CP Mendigorría - Ikasnova
Plastika 3. zikloan - CP Mendigorría
Plastika 3. zikloan
2025/12/18
Hirugarren zikloko ikasleek asko gozatzen duten irakasgai bat, zalantzarik gabe, plastikan da. Iaz lan sistematiko eta trinkoarekin hasi genuen bodegoien, paisaien, animalien eta abarren marrazkiekin. Aurten helburu horri heldu diogu berriro, eta azken aste hauetan "ihes-puntua" landu dugu, gure marrazkiei sakontasuna eman ahal izateko. Lehenengo jarduera ihes-puntua ikustea izan da, mendi batzuk eta sakonera markatzen duen errepide bat dituen paisaia batean. Itzalaren edukia errepasatzeko ere aprobetxatu dugu. Bigarren jarduera gure izena idaztea eta sakontasuna ematea izan da. Denok gozatu dugu saio hauekin.



