Aurreinskripzioa

Datak

2026-2027 ikasturterako aurreinskripzioa (ikus link-a) abian da. 

Noiz eta nola egin inskripzioak?

Martxoaren 9tik 13ra, astelehenetik ostiralera, modu telematikoan edo presentzialki.

Telematikoa (aurrematrikula on-line)

Ahal dela, eskabideak modu telematikoan aurkeztuko dira, honako hauen bidez:

Aurrematrikula telematikoki egiten dutenek, behean erantsitako eskolako dokumentazioa ere gehitu beharko dute, gainerako dokumentazioarekin batera.

Presentziala (idazkaritzan)

Era berean, hautatutako aukeretan adierazitako edozein ikastetxetan aurkeztu ahal izango dira eskaerak, eskatzaileek baliozkotzeko arazoak izanez gero, ikastetxeak haren izenean izapidea egin dezan, dagokion baimenarekin. 

***Garrantzitsua: eskatzaile bakoitzak eskabide bakarra aurkeztuko du ezarritako epeen barruan. Ikasle berarentzat eskaera bat baino gehiago aurkezten badira, onartzeko prozesu arruntetik kanpo geratu ahal izango da. 

Onartuen zerrendak

Onartuen zerrendak EDUCAn zein ikastetxeko sarreran argitaratuko dira.

HH1ekoak (3 urte):

Behin behineko zerrendak: apirilaren 16an.

Behin betiko zerrendak: maiatzaren 11ean.

HH2tik (4 urte) LH6ra:

Behin behineko zerrendak: ekainak 2.

Behin betiko zerrendak: ekainak 12.

Informazio gehiago

EKAINEKO HARRERA GARAIARI BURUZKO BILERA

Aurreinskripzioa egin ondoren, ikaslea onartua badago, ekainaren amaieran HH1eko (3 urtekoak) familiek posta bidez HARRERA GARAIAri buruz hitz egiteko bilerarako deialdia jasoko duzue (martxoko aurrematrikulan familiek aurkeztutako dokumentazioarekin, ekaineko matrikula eskolak kudeatuko du).

D ereduaren inguruko ohiko GALDEREI ERANTZUNAK

D eredua: gurasoek maiz egindako galderak. (ikus link-a, 8 hizkuntza ezberdinetan).

Edozein zalantza izanez gero, jarri gurekin harremanetan: cpmedigo@educacion.navarra.es / 633132296

Zuen zain gaude!