KORRIKA TXIKIA

2026/03/25

Joan den egunean Korrika Txikiaren inguruan egun berezia ospatu genuen gure ikastetxean, ilusioz,kolorez,  partaidetzaz eta euskararekiko konpromisoz betea.

Goiza ahalik eta hobekien hasi zen, Porrotxen bisitarekin. Ikasle guztiak pozez, barrez eta berotasunez bete zituen. Bere presentzia, zalantzarik gabe, eguneko unerik zirraragarrienetako bat izan zen.


 Ondoren, une esanguratsuenetako bat iritsi zen: Korrika Txikia herrian zehar. Ikasleak eta irakasleak kalez kale ibili ziren lekukoa eramanez, euskarari babesa emanez eta konpromiso hori komunitate osoarekin partekatuz. Oso esperientzia polita izan zen, familiek eta bizilagunek lagunduta.


 


 


 


 



Egunari amaiera emateko, eskolako jolastokia dibertitzeko gune bihurtu zen, herri kirolak eginez. Bertan, ikasleek hainbat jarduera tradizionaletan parte hartu ahal izan zuten, taldean gozatuz eta gure ohiturak bizirik mantenduz.

Tipi-Tapa! Tipi-Tapa! KORRIKA!