Kafea hartzen

2025/12/16

Gure zentroan, Laguntza Programaren barruan, ilusio handiz estreinatu dugu "Kafea hartzen", elkar topatzeko, partekatzeko eta, nola ez, meloiren bat edo beste irekitzeko hileroko espazio bat... beti kafe bat eskuan dugula.

Saio honetan gure seme-alabek parte hartzen dituzten ekintzetan konpremezua hartzearen garrantziaz hitz egin dugu, nahiz eta hain atseginak edo dibertigarriak ez zuertatu. Dena ez delako gaur bai eta bihar ez, eta ahaleginari eusten ikastea ere heztea delako.

Frustrazioa eta asperkizunaren inguruan hausnartu dugu,  haurtzaroan ezinbestekoak diren bi emozio saihestezin, nahiz eta batzuetan helduei kudeatzea beraiei baino gehiago kostatzen zaigun.

Pantailek ere protagonismoa izan dute: online jokoak, YouTube, gurasoen kontrola eta "antailen aurkako poltsa" bat eramateko ideia dibertigarria baina oso beharrezkoa, guztion artean eraiki nahi ditugun alternatibez betea.

Eta, jakina, klasiko batez ari gara: mugak aitona-amonekin, maitasun infinituaren eta arau partekatuen arteko oreka bilatuz.

Eskerrik asko bihotzez familiei eta irakasleei zuen parte hartzeagatik, zuen ideiengatik eta zuen umore onagatik. Kafetean jarraitzen dugu, elkarrekin eta elkarrekin pentsatzen eta hazten. Hurrengo kafea martxan da!