Printzipioak - CP Mendigorría - Ikasnova
Printzipioak - CP Mendigorría
GURE KOMUNITATEKO PRINTZIPIOAK
Berdintasunezko elkarrizketa. Hitz egiten dugu gainerako pertsonekin berdintasun- eta errespetu-giroan topo egin nahi dugulako, eta giro horretan argudioen indarra da nagusi, ez indarraren argudioa.
Tresna-dimentsioa. Gure ikastetxeko haur guztiek zenbat eta hobeto ikas dezaten lan egiten dugu, eta errendimendu akademiko ezin hobea izan dezaten, edozein egoeratan ebaluatzen direla ere. Badakigu espektatiba altuak mantentzea eta etengabeko lanarekin konpromisoa hartzea funtsezko bi giltzarri direla hezkuntza-arrakastarako.
Adimen kulturala. Arazoak konpontzeko kulturek erakusten dituzten moduekin aberasten gara, adimen akademikoa, adimen praktikoa eta komunikatiboa ezinbestekoak eta osagarriak direla onartuz.
Zentzua sortzea. Informazioaren eta ezagutzaren aroan bizi gara. Orain, pertsonek gogoeta eginez eta arretaz hartu behar ditugu erabakiak. Jakintzaren monopolioa ez dagokio soilik adituari, baizik eta hura partekatzen duten pertsonen artean banatuta dago, arazoak konpontzeko eta erronkak planteatzeko baldintza berdinetan.
Eraldaketa. Ulertzen dugu beharrezkoa dela bizi ditugun inguruabarrak birpentsatzea, norbanakoaren garapena lortzeko eta guztion ongia lortzeko aukera gisa, oztopo gisa baino gehiago. Pertsonak eraldatze-izakiak gara, egokitzeko izakiak baino gehiago.
Elkartasuna. Bat gatoz gainerako pertsonekin dugun konpromisoarekin eta ikasgeletatik kanpo jarduten duten hezkuntza-eragile guztien elkartasunarekin. Gure ikaskuntza-komunitatearen proiektuak pertsonengan du abiapuntua eta helmuga. Bakoitzak eskaintzen duen aberastasun hondogabetik abiatuta, orainaldi bidezkoagoa eta etorkizun hobea eraikitzen ari gara, mundu guztiak aukera-berdintasuna izan dezan.
Desberdintasunen berdintasuna, inklusioa. Onartzen dugu gure komunitateko pertsonak desberdinak garela hainbat ikuspuntutatik, eta horrek bizikidetza aberasten du eta bestearen lekuan jartzeko dugun gaitasuna indartzen du.
|