Legezko oharra - CP Mendigorría - Ikasnova
Legezko oharra - CP Mendigorría
Eguneratze data: 2020ko urtarrilaren 20a
Webgunearen arduraduna
Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentua (IFK S3100007H; San Domingo kalea, z. g. - 31001, Iruña) da ikasnova.digital (https://ikasnova.digital/) web domeinuaren jabetza eskubideen titularra, baita web horretan dauden elementuena ere.
Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak beretako gordeko du ahalmena aldaketak eta eguneraketak egiteko –noiznahi eta aldez aurretik gaztigatu gabe– webgunean dagoen informazioan, baita webgunearen ezarpenetan edo aurkezpenean ere.
Erabiltzailearen erantzukizunpean dago, erabat, webgunean sartzea eta hor dagoen informazioaz baliatzea. Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak ez du bere gain erantzukizunik hartuko, webgunera sartu edo bertako informazioa erabiltzeak dakartzan ondorio, kalte edo galerengatik; salbuespen bakarrak izanen dira bere eskumenen erabilera hertsian bete behar dituen legezko xedapenen aplikazioaren ondoriozko jarduketa guztiak.
Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak ez du bere gain erantzukizunik hartuko, webgunean aipatzen diren hirugarrenen esteketan sartu edo horietako edukiak erabiltzearen ondoriozko egitateengatik.
Baldin eta webgune honetako edukiak baimenik gabe erabiltzen badira eta horrek kalteak sortzen baditu Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren jabetza intelektualeko eskubideetan, Departamentuak dagozkion ekintzak eginen ditu bere eskubideak defendatzeko, eta baimendu gabeko erabilera horretatik sortzen diren erantzukizunak eskatuko dira.
Pribatutasun politika
Webgune honen bidez jasotzen diren datu pertsonalak tratatuko dira honako arau hauei jarraikiz: 2016/679 Europako Erregelamendua (EB), 2016ko apirilaren 27koa, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoa, eta 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalen Bermeari buruzkoa, baita gainerako garapen-araudiak ere.
Baldin eta erabili nahi badituzu sartzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, aurka egiteko, tratamendua mugatzeko eta eramangarritasunerako eskubideak, baita banakako erabaki automatizatuen xede ez izateko eskubidea ere, eskabide bat aurkeztu dezakezu Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoan edo bulegoetan, bertara joanda. Eskabide hori zuzendu behar diozu tratamenduaren ardura duen unitateari edo Nafarroako Gobernuko Datuak Babesteko ordezkariari.
Halaber, baduzu eskubidea erreklamazio bat aurkezteko Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan.
Informazio hau zabaldu nahi baduzu, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren webgunean egin dezakezu, Datuen babesari buruzko atalean.
Cookieen politika
Cookieen politika honen helburua da zuri informazio garbi eta zehatza ematea Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren webguneetan erabiltzen diren cookieei buruz.
Zer dira cookieak?
Cookie bat da testu zati txiki bat, bisitatzen dituzun webguneek nabigatzaileari bidaltzen diotena eta ahalbidetzen duena webguneak zure bisita gogoan izatea (lehenesten duzun hizkuntza eta beste aukera batzuk), hurrengo bisita errazagoa eta onuragarriagoa izan dadin zuretzat. Cookieek paper oso garrantzitsua dute eta erabiltzaileari laguntzen diote nabigazio hobea izaten.
Cookie motak
Cookieak bidaltzen dituen eta datuak tratatzen dituen domeinua zein entitatek kudeatzen duen ikusita, bi mota aurkituko ditugu: berezko cookieak eta hirugarrenen cookieak.
Badago bigarren sailkapen bat, kontuan hartzen duena zenbat denboraz egoten diren cookieak biltegiratuta bezeroaren nabigatzailean; horren arabera, saioko cookieak eta cookie iraunkorrak ditugu.
Azkenik, badago bost cookie mota bereizten dituen sailkapen bat, aintzat hartzen duena lortutako datuak zer helburutarako diren: cookie teknikoak, pertsonalizazio cookieak, analisirako cookieak, publizitate cookieak eta portaerazko publizitateko cookieak.
Honi buruzko informazio gehiago izateko, Datuak Babesteko Espainiako Bulegoaren Guía sobre el uso de las cookies delakoa ikus dezakezu.
Nola aldatu cookieen ezarpenak
Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren cookieak edo beste edozein webgunetakoak murriztu, blokeatu edo ezabatu ditzakezu zure nabigatzailearen bidez. Nabigatzaile bakoitzak prozedura desberdina darabilenez, "laguntza" funtzioak erakutsiko dizu nola egin.
Cookieen erabilpena
www.educacion.navarra.es domeinuaren mendeko webguneek cookieak erabiltzen dituzte zure nabigazio azturak aztertuz zuri informazioa hobeki emateko. Nabigatzailean cookieak blokeatu gabe nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko da onartzen duzula cookieak erabiltzea.