Miel Otxin erraldoia

2026/02/09

Aste honetan zehar Haur Hezkuntzako D eta A ereduko ikasleek ilusio handiz parte hartu dute gure herri-inauteriekin lotutako hainbat tailerretan. Kasu honetan, Miel Otxin erraldoiaren elaborazioan.

Egun hauetan hainbat jarduera egin dituzte, hala nola kamiseta estanpatzea eta txanoa egitea, sormena, motrizitatea eta talde-lana landuz.


 


 

Amaiera gisa, ziklo osoak jarduera oso berezi batean lagundu du: Miel Otxinen panpina erraldoia paperez betetzea. Esperientzia partekatu horretan, haurrek oso jarrera positiboa, inplikazio handia eta parte hartzeko gogo handia erakutsi dute.


 

Aste osoko giroa ezin hobea izan da: ikasleek oso motibatuta lan egin dute, tailer bakoitzaz gozatuz eta gure inguruan hain errotuta dagoen tradizio hau bizirik mantentzeko gogoa erakutsiz.

Ostiral arratsaldean Miel Otxin herriko frontoain erre egin zuten, modu honetan elkabizitza eta dibertsioaz beteriko asteari amaiera emanez.


 

Aurten ere, eskolak euskara txokoa girotu du gure inauterietako elementuekin, hala nola momotxorro mozorroak, mamuxarro mozorroak, ipuinak, marrazkiak... Hori posible izan da hainbat elementu ekartzen lagundu duten familiei esker. Eskerrik asko!