Lehenengo zikloko ikasleei esperimentoak gusatzen zaizkigu! - CP Mendigorría - Ikasnova
Lehenengo zikloko ikasleei esperimentoak gusatzen zaizkigu! - CP Mendigorría
Lehenengo zikloko ikasleei esperimentoak gusatzen zaizkigu!
2025/11/05
Lehen hiruhileko honetan, ingurunea ezagutzeko ikasgaian, Lurreko bizitzarako funtsezkoak diren izaki bizidun batzuei buruzko ikerketa-proiektu batean murgilduta gaude: LANDAREAK.
Proiektuaren hasieran egin genuen galderetako bat izan zen: zer behar dute landareek hazteko? Beraz, bitan pentsatu gabe, esperimentu txiki bat egiteari ekin genion.
Lehenik eta behin, esperimentua egiteko zer elementu eta material behar genituen idatzi genuen fitxa batean: ura, kotoia, haziak, edalontzi gardena... eta ikertu behar genuen galdera planteatu genuen: zer behar dute landareek?
Ondoren, gela 6 taldetan banatu genuen eta talde bakoitzari egoera ezberdina egokitu zitzaion:
1. taldea: Ur asko, kotoia eta dilistak.
2. taldea: Ura, kotoia eta dilistak, baina armairu baten barruan.
3. taldea: Ura, kotoia eta dilistak, leihoaren ondoan.
4. taldea: Ura eta dilistak.
5. taldea: Ur, kotoi eta dilista gutxi.
6. taldea: Kotoia eta dilistak.
Talde bakoitzak bere dilistak landatu ondoren, kasu bakoitzean zer gertatuko zela uste genuen hipotetizatzeari ekin genion: dilistak haziko ziren ala ez? Eta bere fitxan idatzi zuten.
Egun batzuk geroago, gure landareen aurrerapenak ikusi genituen eta gure hipotesietan asmatu ote genuen egiaztatu genuen. Oso hunkigarria izan zen ea asmatu genuen ala ez, eta nola hazten ziren landareak.
Landare guztiek behar dute: ura, eguzkiaren argia eta airea hazi ahal izateko. Baina, gainera, ezusteko atsegina hartu genuen armairu barruan sartuta zegoen landarea... hazi egin zela ikustean!!! Baina ez zen berdea, zurixka baizik. Honek landareen beste ezaugarri bati buruz ikertzera eramango gaitu: KLOROFILA.
Baina hori beste egun baterako izango da. Laster arte!


