Euskaraldia

2025/05/15

Euskaraldia  martxan da, eta gure eskolan ere bai!!

Gaur hasi da Euskaraldia, eta gure ikastetxean gogotsu parte hartzen ari gara. Aurreko egunetan, ikasle eta irakasleok gure rola hautatu dugu , Ahobizi edo Belarriprest,  eta gure txapak diseinatu ditugu, datozen 11 egunetan harro eramateko.

Zer bi rol daude?

Ahobizi:


Euskara dakitenekin beti euskaraz hitz egiten duten pertsonak dira. Ez badakite beste pertsonak ulertzen duen, lehenengo hitzak euskaraz esaten dituzte eta ulertzen badu, euskaraz jarraitzen dute.

 

Belarriprest:


 

Agian ez dute beti euskaraz hitz egiten, baina nahi dute euskara dakitenek beraiekin euskaraz hitz egitea, eta hori argi adierazten dute.

Euskaraldia iristear zegoela ospatzeko eta pixka bat girotzeko gelak eta pasabideak apaindu ditugu, dantza eta kanta egiten genuen bitartean. 

Gonbidatzen zaituztegu Euskaraldian parte hartzera eta egunerokoan euskara aktibatzeko urratsak ematera.

Gora Mendigorria euskalduna!

Eskolan grabatutako Euskaraldiaren bideoaren esteka