Donostiara txangoa

2025/06/17

Ekainaren 12an ikastetxeko ikasleek oso egun berezia bizi izan zuten. Donostiara joan ziren egun pasa. Ikaskuntza eta gozamena bat egin zuten ingurune pribilegiatu batean.

Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako 1. zikloko haurrek Akuariuma bisitatu zuten, eta itsas mundu liluragarrian murgildu ziren. Koloretako arrainek, marmokek, marrazoek eta kristalezko tunel ikusgarri batek aho zabalik utzi zituzten. Unaik, gidariak, primerako azalpenak eman zizkigun.

Bitartean, 2. eta 3. zikloko ikasleek Eureka! Zientzia Museora jo zuten, eta bertan esperimentatu, ukitu, jolastu eta ikasi ahal izan zuten, beren jakin-min zientifikoa piztu zuten erakusketa interaktiboen bidez.

Bisiten ondoren, txikiok San Telmo museoaren inguruan bazkaldu genuen, eta helduok Kursaal ondoan. Ondoren, denok  Zurriolako hondartzan elkartu ginen. 

Amaiera gisa, ikasle batzuek esperientzia luzatzeko aukera izan zuten gaua Hondarribian pasatuz. Abentura txiki horri esker, une paregabeak partekatzen jarraitu ahal izan zuten, harremanak sendotuz eta eskolatik kanpo bestelako esperientzia bat biziz.

Dudarik gabe guztien oroimenean geratuko diren egunak pasa geniuen. Ilusioz itxarongo dugu hurrengo irteera!