Ikastetxeko Plan Digitala (IPD)

Ikastetxeko Plan Digital (IPD)

 

Ikasturte honetan garatzen ari garen Ikastetxeko Plan Digitalaren helburu nagusia teknologia eta tresna digitalak eskolako egunerokotasunean integratzea da. Irakaskuntza- eta ikaskuntza-prozesuak hobetu nahi dira, informazioaren eta komunikazioaren teknologiak (IKT) eraginkortasunez erabiliz, bai haur-hezkuntzan, bai lehen hezkuntzan.

Helburu horiek lortzeko, ikastetxearen hasierako egoera aztertu zen SELFIE tresnarekin. Geroago, informazio hori AMIA teknikaren bidez aztertuko dugu, gure zentroak gai honetan dituen ahuleziak, aintzat hartu behar ditugun mehatxuak, ditugun indarguneak eta plan honen garapenak ematen dizkigun aukerak bilatuz.

Hala, plan honetan garatu beharreko estrategia eta ekintza gisa, honako hauek nabarmendu nahi nituzke:

Irakasleek hezkuntza-teknologiak erabiltzeko duten prestakuntza-konpromisoa.

Eduki digitalak eta online hezkuntza-baliabideak sor daitezen sustatzea, irakaskuntza- eta ikaskuntza-prozesuen euskarri izan daitezen.

Zentroan gailuetarako sarbidea eta konektibitatea erraztea.

Eta irakasleen, ikasleen, familien eta administrazioaren arteko lankidetza ikaskuntza digitaleko ingurune inklusiboa sortzeko.

Laburbilduz, gure Ikastetxeko Plan Digitalak hezkuntza eraldatu nahi du teknologiaren integrazioaren bidez, horrela irakaskuntzaren kalitatea hobetuz eta ikasleak mundu digitalerako prestatuz.