Mahastira bisita

2025/10/30

Pasaden urriaren 9an, Haur Hezkuntzako neska-mutilak Fernandoren (Ikastetxeko haur baten aitona) mahastia bisitatzera joan ginen. Honek, mahatsak jatera, almendrak probatzera, zuhaitz eta landareen arteko ezberdintasunak behatzera eta bere baratze ekologikoa ezagutzera gonbidatu gintuen.

 

Primeran pasatu genuen lurraren gainetik ibiltzen eta ingurua esploratzen. Mota guztietako mahatsak eta almendrak jan genituen. ba al dakizue nola zuritzen ditugun almendrak?

 

Fernandok egur-enbor bat atera zuen bere biltegitik eta bere indarrarekin gutako bakoitzari almendrak eman zizkigun dastatzeko. Denoi ez zitzaizkigun gustatu mahatsa eta almendrak, baina denok asko gozatu genuen. 

 

Ba al dakizue goizero gure gelako leihotik begiratuz gero Fernandoren mahastia ikusten dugula? Izugarri gustatzen zaigu egun hori gogoratzea.