GAU BELTZA

2025/10/30

ZER DA GAU BELTZA?

Gau Beltza urriaren 31n ospatzen da, gure herriko ohitura zaharra da. Gaua luzatzen da eta eguna murrizten da. Kandelak pizten dira! 

Gaua iluna eta misteriotsua da, eta garai batean, jendeak anima zaharrak edo arbasoen espirituak gogoratzen zituen. Batzuek diote urte zaharra eta berria banatzen dituen gaua dela, eta horregatik pizten zituzten suak eta kandela argiak, iluntasuna uxatzeko.

 

ZER EGITEN DA?

Aspaldi, umeek kalabazak hustu eta aurpegiak margotzen dituzte, barruan kandela bat sartuz. Gero, etxez etxe joaten dira kantuan eta gaztainak, intxaurrak edo fruituak eskatzera. Baita ere, kaleak argiz betetzen dira eta umeak kantuan eta jolasean pasatzen dira gau berezi hau.

 

NOLA MOZORRATZEN GARA?

Gaur egun, mozorratzen gara hildakoen antzera. Nola? Gure arbasoak bezala, etxean ditugun gauzekin: zakuak, maindireak, lastozko txanoak…

 

ZIRIA ALA SARIA? esaten da etxez-etxe. 


 

XANDULI, MANDULI

KIKIRRIKI…

EMAN GAZTAINAK GURI!

XANDULI, MANDULI

KIKIRRIKI…

EMAN GAZTAINAK GURI!