Arraindegira bisita

2025/05/26

Pasaden astean oso esperientzia berezia bizi genuen Haur Hezkuntzako haurrekin:
herriko arraindegia bisitatu genuen. Goizean goizetik, haurrak hunkituta eta
jakin-minez zeuden han zer aurkituko ote zuten.
Iristean, Aliziak, arrain saltzaileak, irribarre handiz hartu gintuen, eta saltzen
dituzten arrain eta itsaski motak erakutsi zizkigun. Haurrek legatzak,
olagarro-hankak, txipiroiak, itsas oilarra, izokina, itsas aingira... ikusi ahal
izan zituzten. Denak zur eta lur geratu ziren arrainetako batzuk zeinen
handiak eta bitxiak ziren ikusita. Batzuek arrainak laztantzeko eta ukitzeko
gogo handia zuten, beste batzuek oso galdera bitxiak egiten zituzten:
"Marrazoak jaten dira?", "zenbat pisatzen du arrain bakoitzak?", "zertarako
da izotza?", "nola iristen dira arrainak hona?",  edo  "hau jaten da?" .
Aliziak azaldu zigun nola garbitzen den arraina, nola kontserbatzen den
izotzetan eta nola arrantzatzen den itsasoan. Ezkata batzuk ukitzen eta
brankiak arretaz begiratzen ere utzi zigun.
Azkenik, Iruñetik arraina ekartzeko erabiltzen den pestifurgoa ikusi
genuen, eta izugarri gustatu zitzaigun nola garbitzen den ikustea.