2. ZIKLOA: THE INTERVIEW

2025/02/19

Ikasleak ingelesaren ikaskuntzan inplikatzeko modurik onenetako bat jarduera ludiko eta dinamikoen bidez egitea da, haien sormena pizteko eta hizkuntza modu aktibo batean praktikatzen ahalbidetzeko. Lehen Hezkuntzako hirugarren mailako ingeles klaseko jarduerarik arrakastatsuenetako bat asmatutako pertsonaiei elkarrizketa (The interview) egitea da. Goizero, bi ikasle beraiek asmatutako pertsonaiez mozorrotzen dira eta ingelesezko elkarrizketa batean parte hartzen dute. 

 

Jarduera honek, ikasleen ahozkotasuna hobetzeaz gain, irudimena ere sustatzen du, ingelesez mintzatzeko konfiantza indartzen duten bitartean.

Jarduera honen helburu nagusiena ingelesez ahozkotasuna praktikatzea da, presiorik gabeko ingurune dibertigarri batean. Mozorrotu eta asmatutako pertsonai batean bihurtzerakoan, ikasleek eguneroko egoeretako hiztegia, egitura gramatikalak eta esaldi arruntak erabiltzeko aukera dute. 

 

Jarduera honetan, elkarrizketa bat egiten zaie ingelesez, eta nik, irakasle gisa, aurretik landu ditugun galderak egiten dizkiet. Adibidez: What's your name?; where are you from?; what do you do on the weekend?; what is your favorite food?; do you have a pet? etab. Ondorioz, asmatutako pertsonaiei egindako elkarrizketak tresna bikaina da ingelesezko ahozkotasuna modu sortzaile eta dibertigarri batean sustatzeko. Ikasleek hiztegia eta egitura gramatikalak ikasteaz gain, ahozko adierazpenerako eta komunikaziorako trebetasunak ere garatzen dituzte. hortaz, jarduera honek aukera ematen die ikaskideekin elkarreragiteko, testuinguru erreal batean ahozkotasuna praktikatzeko eta, batez ere, hizkuntza ikasteko prozesuaz gozatzeko.